CORRECT LYRICS

Lyrics : Zeinen Ederra Izango Den

Zeinen ederra izango den
Eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
Muxu bat Larrunen
Garagardo bat zerura eroritakoen omenez

Herri txikietako festetan
Esnatuko bagina bihar
Dantzatuko genuke plazetan
Sekula-santan ez bezala

Eta kantu bakoitzean
Utziko genuke eztarria
Azkenengoa bailitzan
Edota denetan lehenengoa

Gu zorionekoak
Gordetako ametsen kutxa irekiak

Zeinen ederra izango den
Eguzki izpiak zure itzala belarretan marrazten
Muxu bat Larrunen
Garagardo bat zerura eroritakoen omenez

Ilobak amona ezagutzean
Haritz bat jaioko da Urbasan
Urteekin ohartuko gara
Betirako biziko zela